Atzoko egunean, Bidean Heziketa Zentrotik San Juan de Diosera joan ginen bisitan eta Santa Agedako koplak abestera. Azken astetan lanean izan gara koplak entsaiatzen eta atzo San juan de Dioseko unitate ezberdinetara abestera joan ginen. Goiz ederra pasa genuen bertan han eta hemen Santa Ageda abestuz.
Eguerdian, Sartei tabernara joan ginen indarrak berritzera bertako bazkari goxoa dastatuz. Sukaldaritzako ikastaroetako ikasleek ederto eman ziguten bazkaltzen eta hurrengo batean ere aukera izanen badugu bertara itzuliko gara otordu ederra dastatzera.
Gora Santa Ageda!