Informazioa
27/10/2009

"Aitortzekoak eta eskertzekoak dira oinarrizko milaka kristauek eskaintzen duten ardura eta maitasuna; baldintzarik gabeko boluntarioak dira horiek, balio izugarriko eta giza zein kristau maila handiko pertsonak, hain zuzen ere. Pertsona horiei esker gauzatzen dira, izan ere, gizarteko behartsuenen aldeko proiektuak. Ezin dugu bizitza ugaritasun hori guztia jaso; hala eta guztiz ere, badakigu Caritasen lana ezinezkoa izango litzatekeela erakundea osatzen duten hainbat pertsonaren adorerik eta elkartasun espiriturik gabe; izan ere, pertsona horiek beren laguntza eskuzabaltasunez eskaintzen dute". Joserra TrebiƱo. Gotzainaren ordezkaria.

Gure jarduerak, hainbat ekintzekin osatzen dira. Batetik, sentsibilizazio ekintzak egiten dira: gure ingurunean dagoen bazterketari eta kanporatzeari buruzko sentsibilizazioa; eta baloretan oinarritutako hezkuntzari buruzko sentsibilizazioa. Izan ere, gaur egun, hezkuntza mota hori alternatibo bihurtu da: elkartasuna, doakotasuna, elkarbanatzea eta bakea. Bestetik, salaketa ekintzak egiten dira, honako gai hauei buruz: bidegabeko egoerak, bete gabeko beharrak, pobrezia era berriak. Azken finean, bazterketa sortzen duten egiturazko kausei buruzko salaketa bultzatzen da.

Gure gizarteko baztertuen egoerak arduratzen bazaitu, bizitza duin bat izateko adina ez dutenen egoeraz kezkatzen bazara eta gizon-emakumeon promozio integralaren alde lan egiteko prest bazaude...

Diruaren errentagarritasuna albo batera utziz, gizarte errentagarritasuna bilatu daitekeela uste baduzu, diruaren erabilpen eraginkorra gizarte eta pertsonen alde egiteko eta era berean aberastasuna gutxiago dutenen artean bana daitekeela....

Giza mailako garapen zuzena lortzearen alde apustu egiten baduzu, ingurugiroa kontuan hartzen baduzu eta hura zaintzen duten proiektuak bultzatau nahi baduzu, gure seme alabei etorkizun garbiagoa utz diezaiegun...

Ordu batzuk baldin badituzi astean zehar eta gurekin lan egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, e-mail bat bidali edo deitu, 943 344 333.