Aukera: Zentro Gune Aurre Laborala
27/10/2009


AUKERA zentro okupazional bat da Sarea Fundazioak sustaturikoa. Bertan enplegagarritasuna lantzen dugu.

Nola lantzen dugu?


A)
Ehunak berreskuratzen ditugu: aukeratu, garbitu, josi, lisatu, etiketatu eta bidali egiten ditugu gero gure bigarren eskuko dendan saltzeko. (Donostiako Moraza kalean).

B) Industriarako pieza txikien manipulazioa.

Gure helburuak

* Lan ohituretan gaitzea
*  Babestutako lan munduan zein ohikoan murgiltzea
* Ikastaro kualifikatu edo berezituetara bidaltzea
* Bizi kalitate eta norbanakoaren sustapena

Gure Metodologia


* 1.
- Tutoretzak egiten ditugu norbanakoaren helburuak finkatuz. Bizitzan dituzten egitasmoak lantzen ditugu bai lan munduari begira bai orokorrean:  Zer espero duten,… Konfidentzialtasuna eta pribatutsuna ziurtatzen dugu.
* 2.- Deribatutako egitasmoekin Sarean. Erakundearekin hartu-emaneko harremanean.
* 3.- Bere lanpostuan jarraipena eginez eta behar duenean laguntza eman. Erabiltzailea – lantokia. Lantokiaren eta norbanakoaren behar eta espektatiben arteko egokitzapena egiten dugu.

Zentroaren ezaugarriak

Pertsona bakoitzaren ibilbidea erabiltzailea, zentro deribantea eta gure taldearen artean adosten da. Bi ibilbide daude:

* Barnekoa: Caritasen egitasmotik datozen pertsonak. Ez dago zehazturiko eperik.
* Kanpokoa: Inguruko  erakunde sozialetatik datozenak. Hauek gehienez urtebete iraungo dute.

Ordutegiak

Zentro Okupazional: Astelehenetik Ostiralera.
- Goizez: 9:00etatik 13:00etara
- Arratsaldez: 14:00etatik 18:00etara

Moraza kaleko denda:
- Astelehena: 15:30etik 19:00etara
- Asteartetik ostiralera: 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara
- Larunbata: 9:30etik 13:00etara
Zentro okupazionala irekita dago urte guztian, zubietan eta abuztuko 2 astetan izan ezik.

Norentzat da?


18 eta 60 urte arteko egitasmo sozialetako jendearentzat. Lan munduan murgiltzeko arazoak dituztenentzat.

Instalazioak


-420 metroko pabiloia eta arropa garbitu eta lehortzeko tresneria.

-Etiketatzeko materiala.

-Arropa eta erabiltzaileak garraiatzeko furgoneta.